XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZIKLISTA BATEN AMETSA

Kontent egoteko modukoa zen.

Iazko denboraldi bikainaren ondorioz bospasei eskaintza berri izan zituen.

Espezialistek geroaldi arrakastatsua iragartzen zioten, nahiz eta oraindik gauza asko zituen ikasi eta hobetzeko.

Baina artean hogeitabi urte besterik ez, eta denbora zein kilometro ugari zituen aurretik ikasi eta urrats sonatuagoak emateko, bere aita urguilosoaren itzala gainditu eta ohorez barreiatzeko.

Eskaintza guztiak arduraz neurtu eta aztertu ondoren, eta zenbait kontseilari argiren aita ere tarteko esanei jaramon eginez, Banco Provincial Agrícola taldeak fitxatu zuen, batik-bat hantxe korritzen zutelako estatuko ziklistarik onenek, hala nola Pello Mehar eta Mariano Etxezarretak.